BCCCAP00000000000000000001792
Etorrera -Ez. Arkirira joana da, sagardoa saltzen daukate ta. -Ondo egiña. Ordu batzuk lasaiak pasatzea ko– meni zaiok ari ere. -Esan digu, bai, gizon bizar aundi bat badala etortzekoa. Bera baiño len azaltzen bada, itxogiteko, laxter datorrela ta. Atariko petrillan exeri zan. Ernanitik gure etxe– raiño oiñez etorrita, nekatu xamarra zegoen. Txapel zaar aren azpitik, ille artetik, igeltsuzko pipa atera zuan. Tabako toxa ez dakit, berriz, nondik. Pipa onda bete ta zapalduz", artu zuen tunda, garai bateko metxeroa, eta piztu. Orduan ala eskatu zigun: -Sagardorik bai al daukazute? -Bai, bai. Aukera gaiñera. Aurten sagar urte ona zan. -Ekatzute, ekatzute, mesedez. Urrutitik eta oi– ñez etorri nauk, eta egarririk. Saskigille auek úste det asko ibiltzen zirala, eta egarritzea etzan arritzekoa. Ortxe, litro ta erdiko lurrezko txarro bat, bete-betea, ekarri zioten. Aoan artu ta txarroaren ipurdia gora ta gora zijoan. Asi ta buka, tantorik utzi gabe dena zurrupatu zuen saio batean. Oraindik alakorik! -Ez dek orixe gaizki sartu. Ederra zitxion. Ekarri zuenak, adarra jotzeagatik, ala esan zion: -Beste bat ekartzea nai al zenduke? -Ez, motel!. Sartu detana ere zerbait badek. -Litro ta erdiren izenean daukagu. -Martxa ontan, ni emen banengo, zuen sagar- doak jipoi ederra artuko litekek. 11
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz