BCCCAP00000000000000000001792
Sagar gorria Iritzia bakarragatik, ez badu txarrik egin, ez <lago iñor zigortzeko eskubiderik. Ni naiz erri ontako al: katea. Besteak iges egin ta ni aukeratu naute; ta ern ontan iñor il edo galdu ez dedin, alegiñak egingo ditut. Onera ekarri; ta, atzetik baletoz, anbat atxillo– tzeko aginduko det. Oiek beren buruz dabiltza justi– zia egin nairik. -Eskerrik asko. Berri zoragarria da orí neretzat. Arrats ontan il edo aiek askatu artua daukat eraba– kia. -Bakarrik egin bear al dezu orí? -Lagun bat pozik artuko nuke. Baiña konfiantza- korik ez det ezagutzen, eta naiago det bakarrik. -Erramonen anai mutil zaarra aristian emen zan. Ura artu zazu lagun. -Ez al du ni emen ari naizenik galdetu? -Ez. Baxo erdi bat artu ta joan da. -Zer ote dabil orí? -Agian zure'billa, oiek salbatzeko. -Nik bezela ezagutuko bazendu, etzenduke orí esango. -Zerbait egin al dizu? Mutil zaar jatorra dirudi orrek. -Bi senditan erabili naute, saskigintzara deitu ta gero, nor nintzan jakin zutenean, etxean artu nai ezik. Batean, emazteak eta seme-alabak aitari gogor egin ziotelako, artu niñuten. Baiña besteekin hatera ez nuen sukaldean bazkaldu. Eta mutil zaar orren etxean, ni deitu niñutelako, arrunt asarretu ziran bi anaiak, eta azkenean zemaika ta biraoka aldegin zuen etxetik mutil zaar orrek. Baiña zergatik? Ori ez dakit. Ez bainuen ezagutzen ere. Baiña andik edo emendik ikasiko det. 107
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz