BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea sía? Jainkoa lagun, alegiñak egingo nituen orí ikas– ten. Asko pentsatu nuen, erabakia artu baiño len. Sa– garra biali zuenak bazekien ni itxu-itxuan joango nin– tzala nere aita salbatzera. Bere ustez, sarea etzegoen gaizki jarria. Gora igotzean, an bertan; edo jextera– koan aixa arrapatuko bainiñuten. Zenbat eta geiago pentsatu, alare, gero ta segu– ruago nengoen ura Maritxuren lana zala. Nere neu– rriak artu bear nituen. Ez neukan txoro-txoro joate– rik. Banekien zergatik baitu zuten nere aita. Lenen– go aitzekia, beiñepein, beltzetakoa zalako; eta biga– rrena ez ote zan izango nere aita zalako? Mutil zaa– rrak benetan gorrotoan bainiñun, zergaitik ez bane– kien ere. «Baiña etzeukat gerorako utzi edo denbora gal– tzerik. Azkar ibili bearreko arazoa dek au. Biar goi– zerako aien gora-beerak egingo dizkitek bestela» nion, nere burua suspertzeko. Orregatik, bazkalondoan esan nien etxe artako senar-emazteei, seme-alaba txikien ezkutuan, nere asmoak zabaldu etzitezen: -Olako lekutan aita baitua daukat. Arekin hate– ra, Goikoetxeko Erramon. Zer egin bear det nik orain? Alkate zeran aldetik, zer aolku ematen dida– zu? -Aita beti aita da -erantzun zidaten. -Bai; egia. II edo bizi, askatzera joango naiz. Baiña dena onda ateratzen bazait, non ezkutatuko ditut? Ez baída erreza izango beste aldera igarotzea. Nere aita beltzetako amorratua da, baiña paketsua. -Zuk lasai ekarri biak onera. Onda ezagutzen ditut, fameliko guraso on batzuk besterik ez dira ta. 106
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz