BCCCAP00000000000000000001792
Sagar gorria esan nai ote zuen? Etzala nitzaz aztutzen? Orrek etzuen itxurarik, igandero elkarrekin ibiltzen giñan ta. Eta beste baten lana bazan ori? Iritzi asko zebil– tzan nere buruan, baiña ezin asmatu. Amabietan uz– ten nion lanari; eta, sagarra eskuan artuz eta ando begiratu ondoren, txulo bat egin ta andik kendutako puskarekin itxia zegoela iruditu zitzaidan. Ezkuturen bat bazegoela bere barman. Bi erdi egin nuenean, bil-bil egindako paper bat azaldu zan. -Au biali didatenean, norbaiti gertatu zaiok ez– bearren bat. Norena zan ez bainekien oraindik. Zabaldu ta au irakurri nuen: «Zure aita ta Goikoetxeko Erramon preso artu dituzte, eta olako etxean <laude, maatsa dagoen aldeko goiko bizitzan. Erne ibili. Aurki baz– terren batean ilko ote dituzten otsa daga. Zuk ando ezagutzen dezu leku ori». Etzekarren iñoren izenik. Arek, bere ustez, bu– ruz jokatu zuen. Baiña arraixku txarreko lana. Arra– patu izan balute ura zekarren neska, ni ta idatzi zue– na, biok galduko giñan, ispitzat artuko giñuzten ta. «Dudarik gabe, Maritxu nere andregaia zebillek or tartean. Urrea balio dik neskatxa orrek. Denean ze– gok. Nola ikasi ote du ori?» nion nerekiko. Baiña bereala beste zalantza ta kezka gaizto ba– tzuk sortu zitzaizkidan biotzean: «Eta beste norbai– tek, ni bidean arrapatzeko asmoan biali badu ori?». Sagarra ez nuen jan. Bada ez bada, zimaurtegira sartu nuen, iñork billatu etzezan. Papera, berriz, erre. Gudan zebiltzan eta Erramonen anai mutil zaarra ez al zan tartean ibiliko? Paperak jartzen zuenez, bere anaia zan baitua. Mutil zaar onek eta nere an– dregaiaren aitak zergatik ote zidaten alako ezin iku- 105
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz