BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea berriak nituen oraindik. Baiña ori etzan aski. Bi al– deetakoak gora ta beera zebiltzan; eta, nere adiñeko bat arrapatu ezkero, gaizki erabiliko zuten, naiz ba– tak eta naiz besteak, aiekin joaten etzalako. Udala ta erria batera zeuden. Asko boluntario joan ziran, geienak txurietara. Nik, berriz, ez neukan ortarako gogorik. Lanean ari bainintzan. Goierri guzia txurien mende zegoen. Donosti in– gururaiño berak ziran nagusi. Iñoizka egiten zituzten beren sarrerak, inguruko baserritar gizarajoak larru gorrian utzirik; eta iges berriro mendira. Ondoren, beltzak gora, goikoak utzi zituzten pixarrak biltzera. Olakoetan ajola gabeko biurriak gaillentzen dira, Azpeitian bezela. Mutil zaar biurri bat zan oien jabe, nai zuena egiten utziko ziotelakoan. Egoarte batean, lanean ari nintzan. Tabernako alaba txiki batek sagar gorri eder bat eman zidan eskura, esanez: -Torizu au zuretzako. Neri ere beste olako bat eman dit. -Esan al dizu noren partetik? -Ez; neska gazte bat da, eta errotara dijoala esan dit. -Eskerrik asko. Ederra da. Agurtu nuen neska koxkorra, baiña banituen ne– re zalantzak. Nere kolkorako ala nion: «Sagar gorri au neretzat? Eta nork bialia? Nere andregaiarena izango dek. Baiña zergatik biali ote dit? Zerbaiten ezkutua bazegok emen. Ura, neri sagar gorri au ema– tera, etzetorrek bere etxetik oneraiño, errota aitzaki artuta». Bazterrean utzi nuen, gero jatekotan. Baiña amaika buelta eman nizkion sagar gorriari. Arek zer 104
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz