BCCCAP00000000000000000001792
SAGAR GORRIA Zoritxarreko gudate ura asi zanean, ni ango base– rri-taberna batean ari nintzan lanean saskigiñean. Lan luzea eman zidaten. Sendi ona zan ura. Baiña, batzuek ziotenez, zurietako amorratua. Etzan ori egi osoa, ordea. Etziran beintzat ezertan nabarmentzen. Etzitzaien komeni ere. Taberna zeukaten ezkero, de– nekin ando konpondu bearra zuten. Azpeiti erri kar– lista zan orduan; eta guda asi zaneko, ordurarteko alkateak eta mikeleteak anka egin zuten andik, Do– nosti aldera noski, beltzetakoak baiziran. Eta ni la– nean ari nintzan tabernako nagusia egin zuten alkate berria. Benetako atsegiña eman zidan orrek. Guda esaten diogu, baiña etzuen itxurarik. Uri bum guzietan beltzak gaillendu ziran. Mendi ta erri koxkorretan, berriz, txuriak. Gudate ori, Gipuzkoan beiñepein, etzan atzera-aurrera bat besterik, batez ere Beterrian. Uste gabeko erasoak tarteka-tarteka, gero berriro mendira biurtzeko. Ango baserrietan, gaur batek eta biar besteak aginduko zuen. Gaiñera– koan, itxura gabeko lapurreta eta elkar iltzea. Urteak aurrera zijoazen. Ogei ta lau urte bete 103
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz