BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea -Ire beldurrak zebillek ori. -Berak jakingo du zer egiten duen. Baiña len esan dizut: ez det ezaguna. -Bada, nik ere ezin dit ulertu zertatik zetorren orren errabia. -Zuk badakizu ni urte batzuetan baitua egon nai– zela. Ortan parte artutakoren bat ez bada, neretzat arrotza da. -Aizak: kontrabandista amorratua izan dek. Ango lanak bukatu ta txuxenean etxera joan nin– tzan. Baiña mutil zaar arek zer pentsatua eman zi– dan. Etxeko maiorazkoa nintzan ezkero, etxeko mar– txari lotu nintzaion, aitarekin batera. Deia nuenean, saskigiñari. Igande ta jaietan erromeriz-erromeri. Jakiña, in– guruko erri txiki aietan. Urrutira joateko etzegoen gaurko erreztasunik. Neskatxa lirain ura nerekin, goxoak ibiltzen gi– ñan. Guk diru asko ez generabilkien; baiña naikoa, sasgikiñekoa neretzat uzten baizidan aitak. Gu ala genbiltzala, aspaldian beldur genduena etorri zan: gudatea. 102
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz