BCCCAP00000000000000000001792

Saskigintzara -Ik galdetu bear idan nai nuen edo ez. -Etxe ontan nor aiz i neri kargu artzeko? Ez uan irea artu? Ez aiz i emen iñor. Emazte ta seme-alabe– kin konpontzen nauk ni. -Aldegingo dit orduan emendik. -Ik egiten dekan lanagatik baoake, motell. Anaia augu ta orregatik ago etxean. Nai badek, joan. Baiña ez nik bialtzen autenik esan. Aiek etzekiten ni zai nengoenik; eta, aien zala– partak ez entzutearren, urrutiratu egin nintzan. Etze– zatela zeleta egiten nienik pentsatu. Andik bereala, purrustadaka atera zan, etxera artua zeukaten mutil zaarra. Saskigille gaztea ikusi niñunean, neri begira-begira jarri zitzaidan. Orduan nik ere nere begiak zorrotz arpegira zuzendu nizkion. Baiña ez nuen ezagutu nor zan. Gero jakingo nuen, andregaiaren aitak esanta. Igesi zijoanak bai-baize– kien an nor zegoen zai. Bixi-bixi urrutiratu zan, nere beldurrak agian. Nik, berriz, aurreratu ta berriro atean jo nuen. Nagusiak berak artu niñuen. Baiña serio xamar, mutil zaarraren erruz. -A! I al intzan? Zai al engoen? -Denbora gutxian, baiña ala nengoen. Emen ez- tabaida gogorrak entzun ditudanean, atzeratu egin naiz. -Orduan, mutil zaar ori ikusi dek ateratzen. -Bai, ta ez oso goxo gaiñera. -Nere anaia dek ori, eta etzin i etxe ontara sartze- rik nai. -Nik ez dakit zergatik. Gaur ikusiko nuen noski lenengo aldiz. 101

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz