BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea -Berak nai badu, nik ez diot ezetzik esango. Biok gazte gera, eta ezkongai gaiñera. Baserriko neskatxa bat markes batekin ez daga gaizki. Aitak nola edo ala par egin zuen, eta onela esan zidan: -Etziot besterik opa. Aitari iges egin dioten base– rritarrak laxter dituk iri deika. Ez baaiz marmarrean aritzen, eta politikako eztabaidak utzi, ez dek lan paltarik izango. Egun gogoangarria izan zan ura saskigille asi berri onentzat. Neskatxa arekin ezkonduko nintzan gero, baiña azkeneko karlista gerra txoro ura pasa ondo– ren. Sei seme-alaba izan genituen. Zaartu ta etxeko pakea ez galtzeagatik, Ernanira etorri giñan, alaba baten etxera. Aretxek gozatzen ditu gu senar-emazte zaarron azkeneko urteak. Bereala egin zan nere zabalkundea: -Markesaren semea saskigillerik onenetakoa ornen dek. Andik aurrera, denetatik banuen eskea. Aitak galdutakoak neregana zetozen. Eskerrak neskatxa lirain ari. Arek egiten zuen nere goratzarrea. Lenengo ateraldia izan nuen txarrena. Baiña bai gozoena ere. Alde guzietatik banuen deia, eta dene– tan ando artzen niñuten. Egiten nuen lanarekin oso kontentu geratzen ziran. Baiña batean izan nituen ixtilluak. Nik ez noski; nagusiak. Esandako ordurako txuxen joan nintzan. Ez nuen neregatik beste iñor itxogiterik nai izaten. Nik atean deitu baiño len, na– baitu nituen etxe barman alako ixkanbil ta zalaparta batzuk: -Ez dit ori emen sartzerik nai. -Zergatik ez didak ori lenagotik esan? Abisatua zegok, bai, ta kito! 100

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz