BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea egiten zuten. Bildutako triku aundi bat zirudien aren buruak. Txapel txar bat zekarren, ainbeste euri ta eguzki artu ondoren kolorea joana. Iru edo lau txu– lotatik illea moltsoka ateratzen zitzaion. Ez dakit txapela ez ote zan bera baiño zaarragoa. Garrondotik txintxilik, atorraren lepoan kokatua, zaarraren zaarrez aterkin urdin txurixta. Bizkarrean zeraman, berriz, makil batetik dilindan, pardel kox– kor bat. An ekarriko zituen bere tresnak. Eskuan matxete moxtaka txabal bat ere bai. Zarpail jantzia, oso zikiña, ia urtebete etxera ga– be zebillena etorri zan. Bere semearekin etxera ez– kondutako erraiña gaztearekin asarretuta, famelia ez naastutzearren aldegin zuen, oraindik etxeko nagusi zegoen aiton gizarajoak, bere borondatez. Geroztik, sortetxez kanpora, saskigiñetik bizi zan. Askok, urri– kalduta deitzen zuten, ainbeste urtean baserri aietan ibili zana. Jana ta aterpea emango zioten, baiña sari gutxi noski. Geldi-geldi aldapak beera zetorren gure saskigille ori. Guk abisatuta, atera ziran beste anaiak ere etxe– tik. Arrituta begira geunden. -Ori dek otsoa, ori! -genion elkarri. Gizon estraño bati bezela begiratzen geniola an– tzeman zion, eta seguru asko bere kasa parrez ariko zala. Bertara iritxi zanean, ala esan zigun: -Ez al dezute egundo gizonik ikusi-edo? -Bai; baiña orrenbesteko ille ta bizarrekin ez -erantzun genion. Lasai par egin zuen gure saskigilleak. -Dima zertarako dek? Emen zegok aberastasu– na. Etxearen etorkizuna ere bederatzi anai ikusita zion ori-. Aita etxean al dezute? 10
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz