BCCCAP00000000000000000001791

lñaxio Antonioren anaia agurtu ta txuxenean korreora joan zan. Jakin nai zuen iritxi ote ziran eskutitzak edo bidean galdu ziran. Doña Isabelena egiztatua etorri zala bazekien, eta Maritxurena ere ala etorriko zala. Aurrea artu zionak, bere izen-abizenak jarri bearko zituen. Ara joan ta ango zaindari zegoenari ala agertu zion: - Illaren S'ean idatzi ta 25'ean iritxi zait. Baiña ez det nik artu. Ostatuan nagoen gelara ate azpitik sartu didate. Bestea, berriz, ez da nere eskuetara etorri, ta egiztatuak <lira. Jakin nai nuke zer gertatzen dan emen. Bestela, ni salatzera noa. Norbaitek aurrea artu dit, eta nere izena ebatsi. Ta uste det, oiek etorri ez diralako, eriotz negargarriren bat ez ote dan azal– duko. 11 ontako gorabeera da guzia. - Salatu ezik, bazterrak naastu ere egingo ditu, ori guzia egia bada. - Ez naiz gezurretan ari, ta jakin nai nuke nere izenean artu dituzten edo ez. Ikusi ondoren il artan artutako eskutitzen zerren– da, an arkitu zituen zaindariak. Egiztatuak baiziran. - Bai. Biak 15'ean iritxi ziran. Bat, Maritxu Irastortzak egiña; ta bestea, Isabel Sierrak. Eta izen– petuak. - Nola liteke ori? Nik alabarena ez det artu. Amarena, berriz, amar egun beranduago. Eta ez da– kit nork eraman zidan. Izenpetuak egongo <lira nos– ki. - Eramatezkeroz, nai ta nai ezkoa. Noren izenarekin? - lnazio Segurola Alzuyet. 51

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz