BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Eskerrik asko. Orain badakigu etorria dala. Mugan galdetu bear degu. - Or ezer ere jakingo al dute? - Ortik pasa bada, bai. Arazo au oso serioa jarri zaigu. Arek bazekien sortetxearen berri. Bere gura– soak an bizi zirala ere bai. Ta zuzen ara joango zan. Mugan ere galdetu zuten, bada: ea Don Antonio Irastortza izeneko indiano bat igaro zan, 20'aren ego– arte alde ortara, Endaiatik Ondarrabi aldera. Ango agiriak ikusi ondoren, baietz erantzun zu– ten. Bi maletarekin; baiña batean aberastasun aundia zekarrela, ta naiko lanak ibilli zituela igarotzen, ia lapurtzat jota, baitzeko zorian. - Eta zergatik zatozte galdetzera? - Ni bere anaia naiz, eta ez da an azaldu. Au, berriz, bere interesen zuzendaria, ta alaba bakarra– ren senargaia, amerikarra. Bakarrik joan alzan? - Emendik bai. Ta ez da geroztik azaldu? Arri– tzekoa, kilometro batzuk besterik ez <laude ta. Salatu egin bear al dezute? - Ez oraindik, geiago jakin gabe. Emaztea ta alaba laxter badatoz, etortzean aiek erabakiko dute ori. - Diru asko ibiltzeak ekartzen dituen okerrak. - Diruaren gorabeeragatik illa ote da gero? Es- kerrik asko -esan ta atera ziran andik. Baiña oso serio biak. Gero ta itxusiagoa ari zi– tzaien jartzen arazo ori. - Emen ez daga gauza onik. lkusiko degu, aiek datozenean, zer erabakitzen duten. Orduan salatu zuen lñaxiok, apari artan, ameri– kanoen artean. 50

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz