BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Orduan, zer egin bear degu? -galdetu zuten gurasoak. - Baionako adiskide oietara joan, ea aiek zerbait badakiten. Urduri nago ni. Etorri bazan, andik edo emendik abisua artu bear bainuen. - Bai. Goazen. Nik lagunduko dizut -esan zion Antonioren anaiak. Arekin joan zan, bada. An, berriz, oraindik urdu– riago utzi zituzten. - Bai. Antonio etorria da; 20'an, goiz-goiz tasis artu ta atera zan emendik Ondarrabi aldera. Zuzen joatera, amabietarako an bear zuen. - Auxe ixtillua! An, berriz, ez da azaldu. - Nora joan bear zuen, bada, arek? Otelean baz- kaldu, gurekin apaldu eta arratsa emen igaro ondo– ren, Ondarrabira zijoala esan zigun. - Emen ez daga gauza onik. Guk okerrena pen– tsatzen degu -zioten larrituak anaiak eta Iñaxiok, zer erabaki artu etzekitela. - Maritxuren eskutitza ez artzea oso beldurgarria da neretzat. - Ango salaketaren baten bitartez, emengoren batek galdu duela uste al dezute? -zioten Baionako– ak. - Oraindik ez dakigu ezer. Beste norabait joana izan liteke, nik ez det ori sinisten baiña. Baitua ere bai. Susmur guziak sartu litezke emen. Antoniok oso maitea nau ni. Emazteak ez. Etzitzaion ando irudi– tzen ni bere alabarekin ibiltzea. Nik ezin nezake itzik esan ez aurka ta ez alde. la ez det ezaguna ere. Baiña aitak etxeko semetzat artua nauka. Bere interes gu– zien zuzendari jarri niñuen. Ori ezin zuen eraman 48

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz