BCCCAP00000000000000000001791

fñaxio Alako batean artu zuen eskutitza. Arrituta geratu zan gure Iñaxio gizarajoa. Doña Isabel, Antonioren emazteak egiña. Baiña Maritxurenik etzetorren; eta, berak aldez aurretik abisatu zionez, idatzi gabe etzan geratuko. Arek aita maite zuen ainbeste maite ta etzuela emen laguntzarik gabe utzi naiko, eroak ere badaki. Berai– zik aitak artarako biali zuen aurretik, ari laguntzeko. Doña Isabelen eskutitz au, Buenos Aires'en S'ean egiña, baiña 25'ean iritxi. Selloan garbi-garbi ez ba– zan ageri ere, «5» jartzen zuen. Ogei egun luze andik oneraiño etortzen. Litekena zan ori. Urruti zegoen ura. Orduko aurrerapenekin, geiena jota ere, amar. Alare, Maritxuk ez egitea, orrek bai arritzen zue– la biziro. Dudarik gabe, bi eskutitz galdu egin ziran: gurasoei semeak egiña, eta alabak bera.ri. Baiña etzuen oraindik gaizki pentsatu nai. Doña lsabelek idatziak, luzeena jota ere 20'rako iritxiko zala jartzen zuen. Beraz, Don Antoniok, uste gabeko okerren bat ez edukitzera, etorria bear zuen. Baiña etzan aren aztarrenik, 25'ean zeuden ta. Gurasoen etxera joan zan zuzenean berriro, Don Antoniorekin gertatu zana adierazteko. Alare, bost egun besterik ez bazan, etziran geiegi arrito. - Baiona alde ortan baditugu aideak. Egun ba– tzuetarako baliteké an geratzea. - Ez naiz ni iritzi ortakoa. Arek badaki eskuti– tzak egiñak dirala ta ni zai egongo naizela. Ta okerre– na pentsatuko detala ere bai. Ez da olakoa Don Antonio. Badet beste arrazoi bat ere. Maritxu, aren alaba bakarra, nere andregaia da. Arek ez idaztea, neretzat arrigarriena. Bere amak ez du nerekin artu– eman aundirik; eta berak biali, eta besteak ez. 47

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz