BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari idatziko ziola beste bat, andik noiz aterako zan abisu emanez. Antonioren jaiotetxea Ondarrabian zegoen. Gu– rasoak bizi ziran. Semearen berririk bai al zuten gal– detu zien Iñaxiok. Larritua baizebillen. Auek, arritu– ta: - Guk ez dakigu ezertxo ere. Lenago ia illero ar– tzen genduen bere eskutitza. Baiña azkeneko ontan, oraindik ez beiñepein. Idaztezkeroz, orain egin bear zigun. Mugaraiño ertengo giñan orduan. - Nik badakit egin duela gutxieneko illebete bat. - Ezbearren bat gertatu ote zaio orduan? - Orixe jakitera etorri naiz. Zuzen etor- tzezkeroz, eskutitz arek emen bear zuen. Bere ala– bak ere garaiz bialiko zidala esan zidan, eta emen ez da agertu. Bere aurretik biali niñuen, martxa molda– tu ta bidera ateratzeko. Ni larritzen ari naiz. Illebete ia, eta ura ez dator. Bere berririk ere ez datorkit. Ez bazuen etortzeko asmorik, edo atzeratu, abisatu bear zidaten. Bestela, eroarena egiten ari naiz ni emen. Berak ere badakite ni urduri egongo naizela. Baiona aldera ere maíz egiten ditut nik nere txangoak. Ango geltokira etorriko zala esan baizidaten. Gero ta la– rriago nago, arek, etortzezkeroz, aspaldian emen be– ar zuen ta. Salgai dagoen txalet bat billatua, modu onean gaiñera, oraindik ona, ikuspegi bikaiñarekin; ta ura ez dala ageri. - Ez badezu eskutitzik artzen, atzeratua izango du bere etorrera. - Bai. Nik ere ori pentsatzen det. Baiña nola ez da iritxi zuena? Egin zuela bai-baidakit. Zer egin etzekitela geratu ziran, baiña urduri. 46

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz