BCCCAP00000000000000000001791

Esku txuriko !apurra aita bakarra geratu. Ura mantentzeko, buruauste aundirik etzuen ibilli. Alabatxoa, barrukoa bezela, kolejio batera sartu, bere ordain bearrak aurretik pagatuta. Ondoren, amarenak ziran interes guziak bildu, etxea bera ere salduz. Ta, dena beretzat arturik, esate baterako aurra larru gorrian utzita, Baztan al– dera etorri zan, Elizondora, zearo aberastua. Emen– go neska batekin ezkonduta, zoriontsu bizi ziran, alabari ebatsitako diruekin. Neska beztaka ura ere poliki-poliki bazijoan azi– tzen. Ordainduta zeukan urte mugara iritxi zanean, kolejioa utzi zuen. Onda ezia ta buru argiko neska baizan, bereala ikasi zuen bere ama beltza zala, baiña aspaldian illa. Aita, ordea, zuria. Baiña bera baka– rrik geratua. Aide batzuek artu zuten. Aiek esanta jakin zuen, amak berari utzitako aberastasunak ebatsi ta erabat zokoratua lagata, aldegin zuela bere aitak. Zer egin bear zuen? Bererik etzeukan ezer ere, ta errukiz zaintzen zuten. Nola billatu gaiñera bere ai– ta? Nongoa zan etzekien. Non bizi zan gutxiago. Zailtasun guzi aiekin etzan gure neskatxa atzera– tu. Artu zituen berekin bearrezko izango zitzaizkion agiri guziak, eta jarri zan Euskalerrirako bidean. Amaika ixtillu jasan ta galderak egin bearko zi– tuen. Ez baizan orduan gaur bezelako egazkiñik. Az– kenean, ordea, besteren interesekin zoriontsu bizi ziran senar-emazteen atean jo zuen neska beztakak. Nor zan jakin zutenean, ango ixtilluak! Aitak -goibel-goibel, alaba izaki- etzion arrazoi txarrik eman. Onda tratatu ere, azio gaiztoa egin ziola baze– kien ta. Bere emazteak txikituko zuen, utzi baliote. 37

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz