BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari zuen, bere pasaeran neska beztaka bat balkoi batetik begira egoten zitzaiola. Bakarrik bizi ura ere nonbait gaixoa, ta lagun bat nai. Osasun gutxikoa ta aul xa– marra zirudien, baiña aberatsa. Arotz langillea azal– du ta ezkutatu bitartean, begira-begira egoten z1- tzaion. Mutilla bera ere oartu zan: - Neska beztaka orrek zer ote du nerekin? Illunabar batean, bada, balkoipetik igaro– tzerakoan, gaiñetik pañuelo zuri bat erori zitzaion aurrera. Onek begiratu zuen gora, ta andik begira zegoen neska beltzak, irripar gozo batekin ortz zuri aiek erakutsiz, jasotzeko mesedez eskatu zion. - Ori besterik ez badu nai... Igo zan, bada, pañuelo zuri arekin, ta neska bez– takak bat-batean bere maitasuna agertu zion. Mutillaren lenengo erantzuna ezetza izan zan. Zer esan bear zuten bere erritarrak, neska beltz bate– kin ezkondua azaltzen bazan errira? Baiña neskak gero ta geiago eskatzen zion, maite zuela ta. Azkenean, diruak konpondu zuen dena. Aberatsa zala ikasi zuenean, lanak erreztu ziran. Baietza eman zion. Ajola aundirik etzuen beltza izan edo zuria, aberastera joan zan batentzat. Antzeman zion aula zala gaiñera, ta erdi gaixoa. Agian, munduari laxter agur egingo ziola. Ezkondu ziran. Errege batzuek bezela igaro zuten eztaiondo luze bat. Atzera-aurreraka, Ameriketa guzia ikusi ere. Alabatxo bat ere jaio zitzaien. Etzion noski aitari poz aundirik eman. Bere amets guziak uxatu zi– tzaizkion orrekin. Onek bost urte zituela il zan ama, ta aur arekin 36

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz