BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari jolaslekurik ere ez. Ortan joaten da emen irabazten duten dima. Eguna nabarmentzean jeiki; illuntzean erretiratu. Baiña beti eme zakur zaunka guzira; ta, batez ere, izkillua eskuaren tirabidean. Ardangeletan emen txautzen dan diru guzia, an aurreratuko dezu. An bezin txintxo emen saiatuko balira, bertan egingo luteke Amerika, milloiak ira– bazteraiño. Gu an ibilli geran bezela bizitzea, ez da txorakeria, ez. Amar urte bota nituan, ta azkenean iges etorri bear. Iru edo lau arrats jarraituetan, nere txabolaren inguruan, ontzaren ulluak ziruditen oiuak entzuten nituen. Baiña etziran ala. Gizonak ziran; lapurrak alegia. Batek aurretik, atzetik besteak erantzungo zion. Iru gutxieneko baziran. Ni, berriz, bakarrik, eskuan neraman izkillua ta zakur zintzo aiek beste laguntzarik gabe. Beti urduri nenbillen, nere burua ondatzeraiño. Azkenean, txabolan nengoelakoan eraso zidaten. Baiña etzuten asmatu. Zakur bat neukan barman lotua; beste bi kanpoan nerekin. Barrukoa zaunkaka somatu zutenean, eraso zieten kanpokoak ere; ta naastuak, nora etzekitela, geratu ziran lapurrak, eta igesari eman zioten. Atzetik sutu nien nik, eta bada– kit bakarren bat bazala joa. Odol arrastoak billatu bainituen. Ori ez nuen ondo egin. Iges dijoanari utziok pa– kean. Erotzeraiño ekarria neukaten, ordea. Ordaiñak eman naiko zizkidatelakoan, urrengo egunean, <lena utzi ta errira jetxi nintzan laguntza eske. Etzidaten agindu. Orduan, artzaingoa laga ta onerako bidea artu nuen. 32
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz