BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari amaika korrika, gora Don Kosme jauna! Gora Amerika! - Ori bertsoa bada, gu ere orrenbeste bagaituk. Lengoak bota duen bertsoa dek ori, beste itzekin jan– tzia. - Bertso polita uan ori -zion irugarren batek. - Orren bertsolari ona baaiz, bota, bota obea, aukera daukak eta. - Utzi. Oraingoan nere txanda dek. Amerikan pentsatzen bizi al zera zu? Sortu ziñan erria nola aztutzen dezu? Gure seaska gozo, anai ta gurasu, eta aiek emandako ainbat laztan musu? «Gora Euskalerria!» oiu egin sutsu. - Bada ez badako bertsoa dek ori, baiña bio– tzetik aterea. Ire euskal maitasunik ez dik Amerike– tak il, erdi aztuak bizi izan bagiñan ere. - Biotzak ezik, buruak ere ondo antolatutako bertsoa dek ori -zion norbaitek. Onen ondoren beste bat asi zan, beti bertsotan eta bat onik kantatzen etzuena. - I ago ixilik, ez dek balio ta -esan zuen batek. - Guk ez ornen dakigu ta ixilik geratu bearko. Ik bota zak obea -erantzun zion patxara osoan, balio etzuela ta ixilik geratu zanak. 24

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz