BCCCAP00000000000000000001791
Indianoen aparia - Au lurrun zoragarria! -zioten-. Kirio guziak dantzan jarriko zizkiguk. Baiña artu zuten, apariaren osagarri bezela. Be– giak ñirñirka jarri zitzaizkien. Akeita kopaxka bana– rekin zeukaten jarria. Esan bezela, andik aurrera kalte egingo zien geienei. Alare, baziran irutik gora edanak. Aien ondorenak bildurtzen zituen; ez, or– daindu bearrak. Neskatxak zirikatzen ere asi ziran. Zaarrenak eta okerrenak. Baiña etziran asarretzen. Bazkari ta apari guzietan gertatzen zana zan ori. Eskupeko on baten itxaropena ere bazeukaten. Indiano oiek oparoak ornen zirala. Alare, lana bukatu zutenean, erretiratu egin ziran andik, zerbait eskatzen zuten arte. Ango giroa berotzen ari zan. Aize puska bat ar– tzera atera ta an ikusi zuenak alako biozkada eman zion batí. Sartu zanean ala esan zuen: - Zoragarria da orratik Ondarrabia. Zerua ez da– kit zer izango dan, baiña nik betiko aukeratuko nuke au, orain nagoen bezela izatekotan. - Onenbeste urtean emen bizi ta etzenduen ipar alde ori ikusi? - Bai; baiña gaur bezelako kiliskik ez dit egundo egin. - Igerriko diozu, barrun ortan sartu dezun sua itzaltzen zaizunean. - Ez dakit orduan nola geratuko naizen, baiña orain bapo nago. Olakoetan, bertsolariei ere, naiz erdi ipurdikoak izan, doai eder ori berpizten zaie. Batzuei, txurrut pixar bat egin orduko etortzen zaie espiritua -ez da santua izango noski-, ta askatzen da oien mingaiña. 21
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz