BCCCAP00000000000000000001791
A ztia usnari - Zuk ezin badezu, izango dira berenak eta bes– terenak sartuko dituztenak. Eraso zioten jateari. Zoramenez asi ziran, saltxa gozo ura ogiarekin igurtziz, kaxuelkadak garbi-garbi egiteraiño. Zortzi lagunen arte, erdiak baiño geiago zaarrak, zazpi kilo ta geiago izoki, leporaiño aseak geratu ziran geienak. Alare, gazteren batzuek zerbait geiago artuko zuten. Baiña askok etzeukaten lekurik. Gerri– koak lasaitzen asiak ziran. Izokiz gaiñera jarri zan guzia, an geratu zan noski. - Or geratu dan orri zer egin bear diogu? -galde– tu zuen batek. Zur xamarra izaki. - Nik aski dit. Nai badek, artu ta eraman zak txa– pelan. Geienak par egin zuten. - Biar bazkaltzeko ez uke gaizki etorriko -esan zuen, bera ere parrez. Beste jakirik nai etzuten ezkero, postre eder bat ekarri zuten. Baiña aiek, andik aurrera, etzeuden asko jateko moduan. Beltzetik geiegi edanak, geie– nak ordurako katu erdian jarriak. Askotan, askok deitzen dioten bezela, akeita, txola ta txokorra ekarri zituzten. Uraxe bear zuten, zeuden neurritik ateratzeko. Etzitzaien, bada, ura komeni. Sendagilleak galerazita zeukaten bi edo iruk. Baiña aurrean ikusi ta aren lurrun gozoa ta sarkorra sudur mintzetara iritxi zitzaienean, ezin utzi, bada. Zeiñek atzera egin? - Artu dezagun. Gero gerokoak. Urtean beingo– ak ez al ziguk kalterik egingo. 20
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz