BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari Poztu zan neskamea. - Joateko asmoan nintzan, baiña orain ber– tan geratuko naiz. Larri gaiztoak igaro ditut bene– tan. - Zer gertatu da, bada, emen? - Lenengo etorri aldian, «etxeko andrea emen al daga?» galdetu didate. Ezetz erantzun diet; Guada– lupeko olako ostatutan dutela aparia onek eta beste orko gizonak ere bai, beste indiano batzuekin.Agur egin ta joan dira. Andik ordu bete bat inguru azaldu dira Doña Isabel ta Don Kosme beren automobille– an, presaka ta muturka. «Zer gertatzen zaizute?» galdetu diot Doña Isabeli. Galdera gutxiago egiteko ta bere trasteak berebillera ekartzen laguntzeko erantzun dit. »Etzegok labea ogi erretzeko» pentsatu det. Biok igo gera eta ekarri ditugu beren aberastasu– nak. Pitxi asko zituen eta garestienetakoak. Don Kosmek ere, bada, atera ditu bereak. Karakol bil– tzailleak lagundu dio. Au geiagoren billa igo dan batean, zalantzarik gabe au berekin eramateko as– moa zutela, azaldu dira guardiazibillak bigarren al– diz. Eskerrak erne zeuden. Goiko gizon aundi orrek bazuen beldurra. Mutillari itxogiteko betarik gabe, abailla guzian aldegin dute emendik. Karakol bil– tzailleak, gauza geiagorekin jetxi danean, automobi– lla zegoen lekuan guardiazibillak arkitu ditu. Nagusia non dan galdetu diote. «Ez dakit» erantzun die. Be– reala Iotu dute, eta onera etorri ta neri galdetu dida– te. Oraindik bost minutu etzirala, emengo trasteak artu ta joanak zirala erantzun diet. Ez didate bes– te galderarik egin. Al duten abiadura guzian, aiek atzetik aldapak beera artu dute, karakol biltzaillea berekin dutela. Ez det noski ando egin, baiña ain 186

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz