BCCCAP00000000000000000001791

LARRI ALDIAK Aparia bukatutakoan, naigabetuak atera ziran in– dianoak. Benetan asarre, erri paketsu artara alako iskanbil ta eriotzak ere ekarri zituztelako. Jendeak, ori jakitean, zer pentsatu bear zuen? Banaka ta bina– ka sakabanatu ziran. Bazeramaten etxera zer konta– tua. Iñaxio ta Maritxu ere txuxenean txaletera joan ziran, an zer gertatu zan jakin nairik eta bertan atse– deteko asmoan. Ateko txirriña jo zutenean, neska– mea, izutua, daldaraka, etorri zitzaien, <lena zegoen bezela utzi ta andik aldegitekotan. Bi gazte aiek au– rrean ikusi zituenean, poztu zan. - Alare, zuek al zerate? - Beldurrak al zaude, bada? - Ordu bete ontan, gutxi gora-beera, bi aldiz iku- si ditut guardiazibillak emen. Orain ere, aiek ote ziran beldurrak atera naiz. - Lasai zaite. Ez <lira berriz etorriko; eta guk arrats au beiñepein emen igaroko degu, eta gerorako ere asmo ortan gera. 185

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz