BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari re batzar au ere berak eraiki zuen. Bere patrikatik ordaindu ere. Guk jan da edan besterik ez genduen egiten. Iltzaille bezela ez bazuen aldegin, gizon ori olakoa zanik ez nuen sinistuko -zion Don Kosmek mesedeak egin zizkion batek. - Gogoan daukat noiz etorri zan ori, bakar- -bakarrik, gizon sasoikoa. Andik urte batzuetara ekarri zuen, mutil koskorra oraindik, karakol bil– tzaillea. Ondarrabian jaioa bezela, bat egiña zegoen emengo arazoekin. - Ai, mutillak! Gizon zuzen bat billatzen ez dek erreza. - Or konpon. Egin duenak paga dezala. Ez digu– te orrekin gure izen garbirik zikinduko. - Naiago nuke datorren aste ori igaroa balego esan zuen Iñaxiok-. Txupiñazo au ez baita emen bakarrean entzungo. Berri zaleak ez gaituzte pakean utziko. Batzuk bertara etorriko zaizkigu. Askok urrutizkiñez nazkatuko gaituzte. - Len aipatu degun Joxepak ere bereak eta bost igaro bearko ditu. Emendik aurrera, Ondarrabikoak ezik, kanpokoak ere etorriko zaizkio, beren zalan– tzak argitu nairik. Kobratuko balu, aberastuko li– tzake. - Txupiñazoa txupiñazo, neri beiñepein zama ederra kendu didate bizkarretik. Arratsetan, baka– rrik urduri nenbillen, bazterren batetik aran beltxen bat noiz etorriko zaitzaidan beldurrak -zion Iñaxiok. - Nere arraixkuak baiño geiago izutzen niñun zu– reak. Bai-bainekien iltzeko beiñepein etzidatela era– soko -erantzun zion Maritxuk. - Orra gure batzarrak bukatu, eguo gozoa gen– duen baiña -zioten indianoak. 182
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz