BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Karakol biltzailleak. Ondo ez badet ikusi ere, iñondik ere ura zan. Oien asmoa etzan besterik: se– nar-emazteak elkarrengana bildu. Orí legezkoa zan. Ni, berriz, espetxeratu. Orregatik egin zuten komeri ura. Ta Maritxu karakol biltzaillearekin ezkondu. - Anai-arrebak? -zion batek - Ez. Iñondik ere ez <lira anai-arrebak. Ixillean Maritxu berekin artu ta iges egiteko asmoak ere artu ote zituzten. Baiña Maritxu aiton-amonen etxera joa– nak ondatu zituen. Ni Ameriketara joan naizen on– tan, beste deabruzko asmakizun bat zeukaten elka– rrekin itzegiña. Nere susmurrak dira auek. Orregatik etorri naiz tximistak egiñez, beste bati egazkiñeko txartela erosiz, berandu nenbillelako. Ez baizuten uste orren aguro etorriko nintzanik. Apari onen on– doren, nai bazuen ta ez bazuen, Maritxu berekin zutela galduko ziran emendik. Ortara aiton-amonen etxetik ekarri zaituzte onera. - Orí egia ote da? -zion Maritxuk. - Zertarako ekarri zaituzte orduan zu onera? Iru egun lenago etorri naiz. Zu emen zerala esan dit amonak. Laxterka onerako bidea artu det. Eguraldi gaizto onek salbatu du nere bizia. Zure askatasuna ere bai. Zure interesak nai zituzten oiek. Mugatik onera ez ditut iru ordu pasa, baiña eme zeuden. Norbaitek egin dit zeleta, ta bidera atera zait, anean ezin zutena txarrean bukatzeko asmoan. - Jesus! -zioten erabat-. Deabruak ere ez luke biurriagoko asmakizunik sortuko. - Amets gaizto au igaro da, beiñepein; ta aske- -askeak gera gure bizimoduak artzeko. Ori dena, Maritxuren interesagatik. Baiña zurraren zakuak bi zulo -zion Iñaxiok. 180

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz