BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari geienak lege oiek ikasi gabeak ziran. Ori bai: denak Don Kosmeri agur egiñez ta: - Urte askoan txapela kaskoan. Ura bum zutela, berak eskeintzen zuen ta, bera izango zan an zerbait ikasia, lege gizona ornen zala gaiñera ta. - Zer degu au? -galdetu zuten. - Arraia degu noski. - Etzerate arrai zaleak orduan zuek? -galdetu zien Don Kosmek, apaldarrekin asmatu etzuelakoan beldurrak. - Ona bada, nik aragia baiño naiago. - Euskalerrian oraintxe benetan bakandu dan arraia degu au. - Emen oraindik ere etortzen <lira. Baiña au be– zelakoak banakak. - Garai batean bai; ontatik ere bazan aukera. El– tzekondo zanaren berri izango dezute noski. Bai. Ernaniko burrukari ta pultsulari kankaillu bat. Arek, Ernanin, izoki arrantzatik ateratzen ornen zin bere bizimodua. - Ala jainkia! Gaur izoki arrantzatik ez likek or– duan zeukan lepa zamarra edukiko, eun da berrogei kilotik gorakoa izango uan ta. Zer degu, bada, ibaian arrapatu dan au? - Esan degu, bada: zazpi kiloko izokia. - Zazpi kilo? Ala jainkia! Ta izokia gaiñera. As- kotan entzuna, baiña maian oraindik ikusi gabea. - Ez da nolanaikoa ere. Zazpi kiloko izokia zor– tziren arte, gerrikoa lasaitzen asi bearko diagu. 18
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz