BCCCAP00000000000000000001791
Zurraren zakuak bi zulo du ta. Semeak lagunduko lizuke. Laxter, alabarekin batera, or nauzu ni ere. Uste det ordurako <lena konpondua egongo dala. Agur, bada, nere biotzeko Alvaro maite ori. Mercedes Rati». - Don Kosmeren leiotik aizeak eramango zuen noski -jarraitu zuen Iñaxiok-, ta Joxepak billatu. Maritxuk, eskuan artu orduko, igerri zion norena zan. Nik ez, ordea. Nondik egiña dagoen ere ez du jartzen. Seguru asko, Buenos Airestik, an bizi zan-ta Don Antoniorekin. Alvaro Vargas ta Mercedes Rati, biak bataioko izenak. Ur gardena baiño garbiago dago au: izen oiek norenak diran. Ez bagenduen eskutitz au billatu, zailla izango zan oiek arrapatzen. Denak nere juzkoa egingo zuten. Ixtillu gorriak nere– tzat. Len aipatu degun zemai ori bete nai zuen, bada. Baiña kukuak oker jo zion -bukatu zuen Iñaxiok. - Urdeak aleenak! Katamotza beti katamotz -zioten apaldarrak. - Diru ta gonak iskanbil ortan ere. - Karakol biltzaillea kozkortu zanean, Don Kos- mek deitu ta morroi izenean artu zuen. Baiña beneta– ko semea izaki. Orren bitartez, senar-emazteak ikasi zuten elkarren berri, eta asi ziran eskutitza andik eta emendik. Usai txarra artu zion orri Don Antoniok, ta bere interes guzien jabe testamentuan alaba utzi. Ordutik asi zan Mercedesen gerra, lengo senarraren alde. Eriotz nazkagarri ori egiteko, beren seme kara– kol biltzaillea aukeratu zuten. Baionatik Endaiaraiño tasis batean elkarrekin etorri ziran. Korreotik ere eskutitzak orrek ebatsiko zituen. Amari erasotzeko egindako komeria ere, orrena izango zan, zalantzarik gabe. Azkenean, illa ere berak billatu. - Eta zuri nork eraso dizu? 179
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz