BCCCAP00000000000000000001791

A ztia usnari kizuna? Ni tartean sartu nintzalako etorri dira iskan– bil auek guziak. - Eta nola ikasi dezute oiek dirala? - Ondarrabian nork ez du ezagutzen sasi sendagi- lle edo enplastero ta erriak aztia deitzen dion Joxepa izeneko amona txiki bat? - Bai, gizona. Aspaldi ontan iñon geldirik ezin egon dana. - Orri eskerrak egin ditugu eriotz triste au garbi– tzeko moduak, eta nere bizia salbatzekoak ere bai noski. Beti belar sendagaien billa ibiltzen dana, ego– arte batean, bada, beti bezela mendi aldera zijoala, eskuan daukadan eskutitz au arkitu zuen Don Kos– meren etxe azpian, nik joan dan urtean Don Anto– nioren palta salatu baiño ogeiren bat egun lenago. Erderaz egiña da, baiña nik euskeratua irakurriko dizutet. Obeto ulertuko dezute noski: «Alvaro Vargas, nere biotzeko senar maite ori: Jaunak osasuntsu arki zaitzala, ni nagoen bezela. Baiña triste bizi naiz, eskubide guziak kendu baidiz– kidate. Zu ere, ni ezik, semearekin bakarrik arkituko zera. Zure ondora joateko zaleturik nago. Zergatik ez ditugu bion biotzak, len bezela, bat egin bear? Oraingo senar onek baztartua utzi nau, interes gu– ziak bere alabaren izenean jarriz. Zoratzen nago zuri maitasunezko besarkada bat emateko. Ez al giñan lenago elkarrekin zoriontsuak? Baiña bion artean daukagun eragozpen onek galerazten digu: Don An– toniok alegia. Gure asmo ta naiak betetzezkeroz, badakizu ori kendu bearra dagoela. 11 onen 20'an Ondarrabira dijoa, diru ta pitxiz zamatua. Mugatik lenengo ostatuan bazkalduko du. Zuk jakingo dezu non dagoen. Erne ibilli, aintzindaria aurretik bialia 178

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz