BCCCAP00000000000000000001791
Zurraren zakuak bi zulo tsa, txalet bat erosi zuen. Iztun bikaiña, poliki-poliki Donosti barrutiko fiskal izateraiño iritxi zan. Onda– rrabira azaldu ta bereala, ikasi zuen Don Antonio alargundu zala, alaba txiki baten aita; eta Doña Mer– cedesi idatzi zion, aurra gurasoei utzi ta joateko ola– ko lekutara. Alargun aren interesen jabe egin bear zutela onez edo txarrez. Ala, semea, karakol bil– tzaillea, gurasoei utzi ta aldegin zuen emazteak, Don Kosmek erakusten zion lekura, Isabel Sierra'ren ize– narekin eta ezkongabea balitz bezela. Don Anto– niok, lenengo, neskame bezela artu ornen zuela, eta gero ezkondu zala. Iñaxio etxeko martxaren zaindari jarri arte, pakean ta ondo bizi ziran. Baiña gazte onek, Don Kosmek-eta zituzten asmo guziak austen zituen Maritxurekin maiteminduta, au ta karakol bil– tzaillea elkarrekin ezkondu nai erazi zituzten ta. Or– duan asi zan Doña Isabel lengo senarraren atzetik, eta egin zion laxter irakurriko degun eskutitz beldur– garri bat. Au dena nere legegizon arek kontatua. Egia edo gezurra ez dakit zer dan. Baiña ondoren triste askoak ekarri ditu. - Alajainkia! Ez dek nolanaiko billaua! Eta oraindik Justiziari iges egin! - Bai. Oiek onuzkero beste aldean dira. Karakol biltzaillea eroriko zan. Etxean arrapatuko zuten, be– re bataioko izena baizebilkien. - Nik, berriz, askoz naiago det iges egin duten -esan zuen Maritxuk-. Izan ditezela zorionekoak. Beti ama deitu izan diodan bat espetxean ikusteko gogorik ez daukat. - Orixe berbera da nere iritzia ere -erantzun zion Iñaxiok-. Baiña ni etorri ez banintz, indarrean era– mango ziñuzten, eta nolakoa izango zan zure etor- 177
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz