BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Nik ala uste nuen beiñepein -erantzun zion Iñaxiok-. Baiña ez. Senar-emazteak <lira, eta karakol biltzaille ori semea dute. - Urdeak aleenak! -zioten erabat apaldarrak-. Ez gaituzte gaizki iruzurtu. Ondarrabia txunditurik geratuko da, ezin sinisturik, Don Kosme iskanbil ortan naastua zegoela jakitean. Negargarrizko erbes– te ontan ez <lago iñorekin konfiantza artzerik, erri ontako gizonik zuzenenetakotzat joa zeukaten bera ta. - Bai, jaunak, bai -zion berriro Iñaxiok-. Oien lana nazkagarria izan da. Doña Isabelek izen onekin atzipetu zuen Don Antonio alarguna; ta, oraindik neska zalakoan, iges etorritako emakume ezkondu batekin uztartu zan. Au ere Don Kosmeren sarea noski, legegizon adiskide orrek esan didanez. Don Kosme, Alvaro Vargas izenarekin, Buenos Airesko senar-emazte aberats batzuen kotxeroa zan. Aurrik etzuten eta Vargas ori beren oiñordeko artzeko as– moan zebiltzan. Benetako !apurra zala igerri ziotene– an, kendu egin zuten. Ondarrabitik ara berriro xa– mar joandakoa zeukaten begiz joa; eta azkenean ura biali ta bestea artu. Don Antonio zan au. Aldegitera– koan, Vargas'ek ala zemai egin ornen zion oni: »Oraindik interes oiek guziak nere eskuetara etorri– ko dituk». Iñork etzion sinistu. Senar-emazteak il ziran, eta aberastasun guziak Don Antonioren esku geratu ere. Andik laxter ezkondu ta alabatxo bat izan zuen onek, eta Maritxu jarri zioten izena. Orain emen mai-buru dagoen ori. Baiña asko bear eta diru– rik ez, eta alargun aberats bat il ta diruak ebatsi zizkion Don Kosmek. Epailleak baitzeko agindua eman zuenean, iges Ondarrabira etorri zan. Abera- 176

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz