BCCCAP00000000000000000001791

Aparia gizon iltzaille ta Iapurrak zirala biak; beren egitazko ta gezurrezko izenak ola ta ola zirala; batek, gaiñera, fiscal general de San Sebastián zeukala idatzia. Eskerrak emanez, bereala aide, atera ziran andik. Gure senar-emazteak iges egin zuten, baiña mu– gatik igaro ez. Oraindik etzuten astirik, eta ango er– tzaiñak jakiñaren gaiñean zeuden orain. Etzeukaten zubitik pasatzerik. Ezta ara urbildu ere etziran egin– go. Bazterren batean edo adiskideren baten etxean ezkutatuko zuten berebilla, eta beste ertzen batetik eragozpen aundirik gabe egingo zuten beren txan– goa. Don Kosme etzan orren burugabea. Bidasoako berri ondo zekiena gaiñera. - Guardiazibil oiek, berak bizi diran txalet oien aldera artu ditek, seguru asko beren trasteak artzera ara joango ziralakoan -esan zuen Iñaxiok. - Izan ere, nere ama ta Don Kosmek aberastasun aundiak dauzkate etxean -zion Maritxuk. Apaldarrak beiñepein bere artan jarraitu zuten, naigabetuak, kontu kontari, baiña aztu ziran ber– tsoak, eta iskanbil oien berri jakiteko zai. 173

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz