BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari Aiek atera ta ordu erdi inguru iritxi ziran txapel okerrak eta jo zuten atean. Don Kosme ta Doña Isabel an zeuden egin ere bai beren galdera. - Ez. Ordu erdi inguru aldegin dute emendik. Sumindu ziran. - Se nos han escapado dos bichos de cuidado. Se escondían bajo nombres falsos. Orduan ari ziran kapea artzen eta eskeiñi zieten. Bai gustara artu ere, kopaxka banarekin. Eguraldi biurri ari gogor egitezkeroz zerbaiten bearra bazeu– katen. Don Kosme-ta, iges egiteko kontu ortan zakur zaarrak ornen zirala, eta beren buruak ezkutatzen ere bai. Ameriketatik, alargun bat il da biak aldegin ornen zuten, eta ertzaiñak aien aztarrenik atera ez. - Emen nor diran ezagutu dituzte. Alare, iges egin! Leen esan degunez, guardiazibillak suminduak geratu ziran, eta noruntz artu zuten galdetu zieten apaldarrei. Iñaxiok artu zuen itza, ausartena ura zan noski anta: - Emendik txuxenean Ondarrabiko bidea auke– ratu dute, seguru asko ortik mugara joateko. - Garai ontan igarotzen ez da erreza izango -zio– ten guardiazibillak. Itzegiteko urrutizkiña eskatu zieten ostatukoei. Baietz, baietz eta eraman zituzten lekura. Andik mugako ertzaiñei itz egin zieten: nola se– nar-emazte sasoiko batzuek, berez amerikarrak eta emen bizi ziranak, iges egin zutela Guadalupeko os– tatu batetik, berak baitzera etorri baiño lentxeago; 172
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz