BCCCAP00000000000000000001791
Aparia Berriro keiñu bat egin zion mutillak neskari. Onek burua makurtu zuen. - Oiek iges egin ditek -esanez sartu zan. Sekulako tximista ta ortotsa egin zuen orduan. Norbaitek ala zion: - Paristik entzungo ziteken orro ori. - Biar goizeko txupiñazoa baita inpernutik ere -Iñaxiok. - Nork sutuko duena? -apaldarrak. - Emendik joan diran bi oiek. - Sendag.illearengana eramango zin ta. - Emakume ori, i ta ni bezin ondo zegoken. Iges egiteko aitzaki bikaiña. - Iges? Etzekit zergatik. Fiskal nagusia ere bai? _ - Besteak bezela, gizona dek ori ere. Don Kos- meren benetako izena Alvaro Vargas dek. Doña Isa– belena, berriz, Mercedes Rati. Nik banekiken ori. Alare, ez dizkit salatu nai izan. Dijoazela aske, gero Justiziaren iges ibilliko badira ere. - Baiña iges zergatik ibilli bear ditek? -erantzun zioten. - Nik igaz salatu nuen auzia, oraintxe bukatu dek. - Orduan, Don Antonio iltzea oien lana uan? - Bai, jaunak, bai. Itxogin dezagun oraindik, iges egin duten edo ez jakiteko. - Emen barman gaudela, nola jakingo diagu? - Arrapatu badituzte, ez dituk guardiazibillak berriz etorriko. Bestela, laxter emen dizkiagu, utse– giña zuzentzeko asmoan. Orduan itzegingo diagu. 171
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz