BCCCAP00000000000000000001791
Aparia didanik. Naiago nuke espíritu pixka batekin garbitu ta lotuko balida norbaitek. Maritxu asi zan, baiña ango serbitzari batek esan zion: - Zaude lasai, ni ortan oitua nago ta. - Fiskala zeran aldetik, jaso zazu arma zikin ori, nik ez det begien aurrean olakorik ikusi nai ta. Lotu zion eta jarraitu zuen apariak. Gazteari egindako erasoak eta onek salatu zituenak arrasta ikaragarria egin zuten, indianoak alkar iltzen asi zi– ran ta. Jan, edan eta berriketan ari zirala, edo Don Kos– me omenduz bertsoak kantatuz, berriro atean jo zu– ten. Guardiazibillak zirala zioten neskak, norbaite– ren billa automobil batean. - Zer egiteko dakarte oiek? -esan zuen batek. - Oiek etzebiltzak emen beren gogoz. - Ire eske etorriko dituk, Iñaxio -esan zion nor- baitek. - Etzidak batere ajolik, neregatik beiñepein. Laxter utziko ziot lekua besteren batí. Berri onek bat-batean moztu zuen ango umorea. lñaxio zegoen atean eta berak zabaldu zien. - Gabon -agurtu zuten guardiazibillak. - Baita zuei ere. Iñaxiok keiñu bat egin zion neskari. Bai onek aguro ulertu ere orrekin zer esan nai zion. Guardiazibillak etzeukaten berriketako gogorik, eta bereala oiu egin zuten: - Don Alvaro Vargas y Doña Mercedes Rati que– dan detenidos por orden del Juez de San Sebastián. 169
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz