BCCCAP00000000000000000001791

Aparia denak zorionak eman zizkioten Don Kosmeri. Baita onek atzera eskerrik asko beroenak ere. Sailleko batek berri triste bat eman zuen: igaz sail artan apaltzen zan bat, olako,. Jainkoak beregana eraman zuela, ia uste gabeko ezbear batekin. Utsun ori nabari zala maian. Beste baten aulkia ere bazego– ela utsik: igaz Don Antonioren palta salatu zuena. Iges egiña edo aitaren illetara joana zala. Arek etze– kien besterik. Aurten beiñepein palta zan sailletik. Alare, beste bik bete zutela aiek utzitako utsuna: bi emakume zoragarrik. - Ongi etorriak gure billerara. Onek indarra ar– tzen ari du. Baiña triste samar ikusten zuten Doña Isabel. An denak euskeraz ari ziran. Berak etzekien, berriz, eta ea zergatik etzuten erderaz itzegiten, protesta txiki bat egin zuen. - Zu bakarra zera, ta gu bederatzi. Denak zuri amor eman bear al dizugu? -erantzun zioten. Don Kosmek, bizkarrean pallakatuz, goxo-goxo ala esan zion: - Pazientzi pixar bat artzazu, emen beste askok ez dakite erderaz eta. - Igaz Iñaxiok salatu zuen indianoa, indarrean illa ta lapurtua arkitu zuten. Au gertaturik urte bete pasea, oraindik iltzaillearen berririk ez degu. Eta asi zan aparia, «on dagigula» opa ondoren. Egia esateko, oraindik etzekiten Don Antonio nork il zuen, laxter argituko zan otsak entzuten bazi– ran ere. Sarreran igerri bezela, asi zuen ortotsa egundoko iskanbillarekin. Aizeak bazter guziak eraman bear 167

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz