BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari Etzuen orregatik bere bururik galdu. Bereala etorri zan beste aran beltxa, belarri ondo– tik zist egiñez ta alboko zugaitzean sartuz. Irugarrena baiño len, zapla!, bere burua lurrera bota zuen. Nor baizan ere, bai etsaiak irrintzi bat egin ere: - Aupa! Nerea aut! Bere ustez seguru zegoen, erdiz-erdi arrapatu zuela eta otx bat esateko betik gabe zerraldo illa eroria zala. Iñaxiok, ordea, etzuen besoko igurtzi ura beste– rik; eta, etsaia etortzerako, metro batzuk gora igo zan, eta ote moillo baten atzean estali. Igesi abiatzen bazan, urrengoan erdiz-erdi arrapatuko baizuen. Sutzailleak ondo zekien non geratu zan. Tirabide– an artua zeukan eta arro-arro jetxi, erortzen ikusi zuen lekura. Etzuen bide txigorrean arkitu. - Non arraio geratu ote da? Ezin zuen billatu. Izan ere, piñupe auek egun argitan ere illunak dira, ta gaugiro artan nola egongo zan? Metro erdira etzan ezer ikusten. Asi zan ostiko txikian sasi edo ote bati bultza, besteari bultza. Ala– re, ezin arkitu. lñaxio, berriz, atzean zegoen, jauzi egiteko prest, katua saguaren zai-zai bezela. Erne zeukan ibilli bea– rra, besteak pistola eskuan baizeraman. - Linterna nerekin zekarreak -zion berekiko etsaiak-, eta ez nauk piztera ausartzen. Bizi bada, bestea ere agian armatua egongo dek, eta nai bezela arrapatuko niokek. Inguru ura bere ustez ondo aztertu ondoren, pis– tola ezkerrean artu ta asi zan linterna ateratzen, piz– teko asmoan. Bitartean, Iñaxiok ala zion: 162
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz