BCCCAP00000000000000000001791
Erasoa berri, mugatik igaro zan ezkero etxeko amonak beste iñork etzuen ikusi ta? Joana zala bazekiten; noiz etorriko zanik ez, ordea. Lertxun aundia zegoen, ta xartaka, ote ta sasiz naastua bere azpia. Bide txigorra garbi, ordea, egoai– dera ondo ikusteko moduan. Laxterka zijoan gure mutilla. Guadalupe etze– goen urruti, eta erauntsia gaiñera etorri baiño leen ostatura iritxiko zan itxaropenik etzuen oraindik gal– . du. Alako arratsik, jaunak! Aizeak jotzen zuen aldapak beera, piñu aundi aiek astindu ta makurtuz, beren adarretan sekulako txistuak atereaz, eta azpiko xartakeria ere gora ta beera dantzatuz, zurrunbulloa sortzen zuela. Bere egiñaal guziak alperrik izango ziran noski. Etzan ordurako iritxiko, eta busti gabe ere ez. Aize kolpe batek irauli zion aterkiña; ta, nai ta nai ez, oraintxe bai zeukala busti bearra. Etzuen, bada, bidean denbora askorik galdu. Bai– ña berak uste zuen baiño urrutiago zegoen Guadalu– pe, eta illunpean gaiñera. Bazeraman bere beldur pixarra. Bada ez bada, eme zijoan. Piñupe artan iñor zebillenik ezin ziteken bat oartu. Azpiko xartakeria eten gabeko eragiñean baizebillen, eta ango aizearen orroarekin otsik en– tzun ere ez. Alako batean, ezkerreko besoan alako ximiko bat egin ziotela iruditu zitzaion, eta une berean tiro-otsa, baiña urrun xamarretik. Alare, argira antz eman zion non zegoen etsaia. - Urdea aleena! Emen al abil? Ukuitu nauk, bai– ña ezer gutxi oraindik! -zion. 161
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz