BCCCAP00000000000000000001791
ERASOA Ango berri ikasia zan Iñaxio eta bide Iaxterretik artu zuen. Etzan gurdibidea ere. Piñudi itzalpe itxu bateko bide txigor estu bat, nekazarien eta abereen gora-beeran egiña. Garai aietan kontrabandistak on– do ezagutua. Indar aundia baizeukaten Ondarrabi inguru ontan. Egun argiz zoragarria, ura zijoan or– duan tristea ta beldur ematen ziona, joan-etorri gu– ziak piñupetik egiten baiziran. Baserrian jaio ta bizi izan geranok, badakigu on– do bide laxter auen berri. Iru edo lau billatuko zeni– tuen olako egal batean, eta denak leku batera zijoa– zenak. Gaurko egunean, zabal batek erreztu du ori, eta galdu ditu txigor aiek guztiak. Mutillak, bada, gurdibidetik urrutienekoa· artu zuen, andik zetorrela jakin ta norbaitek erasoko zion beldurrak. Neurriak artu bearrak zeuzkan. Laxter batean zijoan, ekaitzari iges egin naian. Don Kosmeren apari ortara garaiz iritxi nai zuen, an erdi galdua zegoen Maritxu lasaitu nairik. Laxterka batean piñupea igaro ta argira atera za- 159
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz