BCCCAP00000000000000000001791
Falta zana - Ez dakit, bada, zer erantzun. Oraindik serio dago ori, ta illun xamar. Esamesa ugari badabil. Oraindik nere juzkoa egiten dutenak badira. - Izan ere, Amerika aldeko profesional oietako– ren batek egiña izan liteke, lekukorik gabe gaiñera, ta nork argitu ori? An zure juzkoa egiten badute, oraindik emen nerea ere egiten dute besteak. Poz– tuko nintzake, bada, iltzaille ori, edo iltzailleak, arra– patuak baleude. Amerikatik al zatoz orain? - Bai. Zoritxarrez, neretzat txango tristea. Oraindik gaztea izan arren, bat-batean il zait aita. Aren illetan izan naiz. - Naigabean laguntzen dizut. Txoperra agurtu ta txuxenean, Maritxu bizi zan baserrira joan ta neskarekin batera apari ortara azal– tzeko asmoak zituen mutillak, arek nai bazuen beiñe– pein. Atea jo zuenean, ordurako illuna baizan eta base– rritarrak etxera bilduak, amona atera zitzaion. - Gabon, amona -agurtu zuen. - Baita zuri ere, Iñaxio. Azkar egin dezu buelta. Benetan naigabean laguntzen dizut. - Eskerrik asko. Betikorik ez gera mundu ontan iñor. Bear-bearrezko egunak besterik ez ditut igaro. Denean etsaiaren beldurrak. Emen al daga Maritxu? - Ez dago etxean -esan zion. - Garai ontan non egon liteke, bada? - Ez dakit. Apari bat dutela-ta zerbait esan digu. - Indianoen aparia orduan, urtero Don Kosme- ren urtebetetzean egiten duten bezela. Ara joana ote da? 157
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz