BCCCAP00000000000000000001791

PALTA ZANA Iñaxiok bazekien Ondarrabi aldean beragatik no– la itzegingo zuten: denak edo geienak, bera zala orko iltzaillea ta !apurra. Ordu batetik bestera, iñori esan gabe, ixilik aldegin? Olaxe aldatzen baita erriko jen– dearen iritzia ere. Izan ere, gizona baiño aldakorra– gorik... Irakurri zazu, bestela, Pasio Santua. Iges egiña zala? Orrela epaituko zuten, uste gabeko bate– an il ta bere aitaren illetara joan zalako. Alare, orrek etzion beldurrik ematen. Kezkatu, ain gutxi. Ta kartzelan sartzen bazuten ere, etzuen umorerik galduko. Berdin Iaxter lekua besteren bati utziko zion itxaropena bazeukan. Doña Isabel, beragatik onuzkero ikaragarriak esaten ariko zan. Esamesa oiek guziak etzioten bel– durrik ematen. Ori denaren berri bazekien. Aurretik ausartzen ez diranak atzetik egiten baidute lana. Be– ra Ondarrabian azaltzen zanean, kea bezela aizeak eramango zuen ori dena, aztarrenik utzi gabe. Baiña Maritxuk bai, benetan kezkatzen zuen. Oso sentibera zala bai-baizekien. Sinistu ote zion 155

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz