BCCCAP00000000000000000001791

IÑAXIO IGES? Goiz batean, Maritxu ostatura joan zanean, txun– ditua geratu zan. Etzuen Iñaxiorik arkitu. Sumindu zan, baiña bai samindu ere. Aita il zitzaiola bat-batean, eta gaberdian artu zuela berri gaizto ori, ta presaka illetara joana zala esateko enkargua eman zion ostalariari. Ango lanak bukatu ta aal zuen azkarrena emen izango zala. Arra– tseko amabietan artu zuela abisua. Goizean goiz, berriz, arako egazkiña. Ulertuko zuela noski, ta barkatzeko elkarrekin ez joana. Maritxu, ustegabeko onekin, naastua geratu zan. Etzion sinistu, ta benetan negar egin zuen, poliki– -poliki zerbait lasaitu zan arte. Baiña billaukeri gaiz– toa zala ori zion berekiko. Egia bazan il zala, zergatik ez abisatu berari? Elkarrekin joango ziran. Berak ere bazeukan ango negozioen martxa nola zijoan jakiteko gogoa. la iru illebete baziran ordurako, ango legegizon adiskide batí emengo itunak biali zizkiotela. Beraz, etzeukan arazo orí garbitzera zertan joanik. Edo be- 151

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz