BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Txundituta uzten gaituzu, Joxepa. - Ez da zergatik. Aztia ez naiz, bada, ni? Eta, eskutitz ori irakurtzean, nork ez du berdin pen– tsatuko, auzoan bizi diranak ere zalantza bera dauka– te ta? - Eta zer aolku ematen diguzu? - Eskutitz au gorde. Ez baidute an orren bearrik. Baiña onek jartzen dituen izenak, eta berak dabilz– kitenak, biali beren argazkiekin batera. Auek orain– dik ez dira zaarrak, eta an ezagunak izango dituzte. Nori igorri jakiteko, ez al dezute an konfiantzazko legegizonen bat? - Bai. Bat aitaren maiteenetakoa. Ezertan lagun– tzea nai bagenduen, abisatzeko eskatu zigun gerone– koan. Esan bezela biali zituzten. Baita ango erantzuna txintxo asko artu ere: - Erne daukat ibilli bearra -zion eskutitz ortan-; ixilik alegia. Emengo epailleak oietako bat eriotz gaiztoa egin zuela-ta, lotzeko agindu zuen. Baiña etzuten arrapatu. Orain ere, bere atzetik gabiltzala ikasten badu, berdin egingo digu. Or dabilzkiten ize– nak gezurrezkoak dira. Uste det garbitasun guziekin laxter or izango gerala. 150

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz