BCCCAP00000000000000000001791
Indianoen aparia rriak eginta aberastu ziranak baziran. Oraindik askoz okerragoak, diruz jantzi zan adiskideren bati eriotza eman ta aren diruz jabetuak. Ixillean ari ebatsi ta bapo zeudenak. Agian, an biltzen ziranen artean, alakoren bat egon ziteken. Ori dena gogora erazten zien billera arek. Zuzen jokatuei paz emango zien. Besteei, berriz, zer pen– tsatua. Zenbat eta zaarrago, ari ta zorrotzago. Lan txar oiek beroan egiten <lira. Baiña otzean epaitzen badituzu, beste tristura bat dakarte biotzera. Don Kosme indianoak antolatutako aparia zan, bada. Ondarrabiko txalet batean bizi zana, etzan on– darrabitarra. Ameriketan jaioa, baiña euskeraz ber– tako edozeiñek bezela zekiena. Urte mordoska bat bazan emen bizi zala. ltxuraz, beiñepein, emengo oituretara lotua. Bere urte bete– tzea zalako, orregatik jate bat eskeiñi zien bere lagu– nei. Aberatsa zan. Gizon jatorra noski. Ondarrabian, beiñepein, benetan maitatua, batez ere indianoen artean. Sasoiko gizon eder bat, berak etzuen esaten eta iñork etzekien alarguna edo mutil zaarra zan. Arrandegi ondoko ostatu txiki ortan egiten zituz– ten, bada, beren apari edo bazkariak, len esan degun bezela. Bazkaria bazan, meza bat enkargatuko zuten le– nagotik. Entzutera denak joango ziran, batzuk bada– ezpadako kristauak izan arren, bazkaltzera deitzen zituenarekin ando etortzeagatik. Indianoak sinismena galduta etortzen ornen dira– la andik. Nik ori daukat entzuna. Bakarren batzuk bai noski. Baiña joaterakoan ere, etzuten oso bero– -beroa izango. 15
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz