BCCCAP00000000000000000001791
Auziaren giltza - Guk ez dakigu. Ikasten ere ez gera batere saia– tu. Alperkeriak menderatu gaitu. Ez degu ortarako zuk bezelako afiziorik. - Ori ote da Alvaro Vargas? Edo onen semea Segundo Vargas? Ala deitzen baidiote karakol bil– tzailleari. Oiek denak amerikarrak dira, gezurrezko izenpean estaltzen diranak. - Ala ote dira oiek? - Ez. Emen dituztenak bai noski. Eta ez arritu. Nik ere badet aizpa bat lekaime. Arek ere gezurrez– ko izena darama. - Orain ulertzen dizugu nondik nora zoazen -zion Maritxuk. - Bai. Ez da zailla igertzen. Uste det, dena ez bada ere, geiena asmatuko detala. Nonbait lan gaiz– toren bat egin ta iges dabiltzanak dira oiek, baiña beste izen batek beren nortasuna estaltzen diela. - Biotza bear du orratik, Justiziaren iges orrela ibiltzeko -zion Iñaxiok. - Zenbaiti ajola gutxi, berearekin atera ezkero. Egin dezagun kontu Mercedes Rati Doña Isabel Sie– rra dala. Vargascito edo Segundo Vargas, bere se– mea. Nori egin dio eskutitz ori amak? Gazteari ez beiñepein. Semearekin ez da ezkonduko. Nonbait emen da orduan orren aita: Alvaro Vargas ori, ema– kumeak eskutitza idatzi diona. Eguzkia baiño argia– go dago au neretzat. Jakiña, azkeneko au da ariak korapillo batean lotzen dituena, epailleari ikusten uzten ez dion arkaitza. Arrituta geratu ziran biak Joxeparen talentuz. Ezer ikasi gabeko baserriko amonatxo bat; alare, etzeukan nolanaiko burua. 149
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz