BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari kuan zuela jetxi zan, eta Iñaxiori eskuetara eman zion. Onek, eskutitza irakurri ondoren, eta Maritxuri luzatuz, ala galdetu zion Joxepari: - Non billatu dezu au? - Olakoren etxe azpian. - Aspaldi? - Zuk indianoen aparian egindako salaketa baiño ogeiren bat egun lenago. Izutua geratu nintzan. «Emen billaukeri izugarriren bat bazegok» nion ne– rekiko, eta txukun-txukun gorde nuen. Emen ameri– kar bat galdu zala jakin nuenean, berriz, «Nere sus– murrak bete dituk». Baiña orain arte ixilik gorde det. Beldur pixar bat ere ematen zidan, ez ote nuen, ori zabalduz, nere bizia arraiskuan jarriko. Baiña orain, zuek atzera-aurrera neke ta naigabetan ikusitakoan, kontzientziak ez dit agintzen gordean edukitzea. Onekin nai dezutena egin. Nik ez det bearrik. Baiña etzaizute komeni iñori ematea. Onen berri zabaltzea ere ez. Bestela, iltzailleak besteren bat aurretik era– mango luke, onen jabe egiteagatik. Galduko bazen– dute, berriz, kito. Maritxuk, irakurri zuenean, amorruz ala zion: - Letra au badakit norena dan. Baiña izen oiek ez ditut ezagunak. - Ez naiz batere arritzen. Fameliko gorabeera guzien berri dakienak egiña dago ori. Txeetasun gu– ziekin agertzen baidu noiz etorriko dan. Non baz– kalduko duen ere bai. Len elkarrekin bizitakoren batí edo konfiantza osoa daukanari egiña dago au. - Orregatik, berriro galdetzen dizutet: nor da ka– rakol biltzaillea? 148
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz