BCCCAP00000000000000000001791
Auziaren giltza konfiantza artu ezkero, biotza zabalduko dizute. Bestela, ez. - Izan ere, etorri berri xamarrak gera, ta alako iskanbillak ekarri ditugu erri paketsu antara. - Jakiña, ori dena eragozpena da. Ezkutu ori garbitu nai badezute, nai ta nai ez, iltzaillearen berri jakitezkeroz, Ameriketara gabe eziña iruditzen zait. - Ortan, Joxepa, oso-osorik zurekin gaude. An– dik asia dala eriotz au egosten. - Ondarrabi edo Donosti alde ontan gizon -ospe– tsuren bat bada, bere ustez ukuitu ezin liteken oieta– koa, seguru dagoena, iñoren susmurgarri ez dana, ari auek guziak korapillatzen dituena. Ta epailleak, arkaitz orren atzean gertatzen dana ezin du ikusi. Nai ta nai ezkoa zaizute, bada, andik asi bearra. Iskanbil ontan zabiltzaten guziak andik etorri baizerate. - Bein baiño geiagotan pentsatu izan det nik ere orí. Baiña nola? -zion Iñaxiok. - Ezin ziñezteke epaillearen zai egon. Antonio il zutela bederatzi illebete joan dira. Auzo guziak asper erazi ditu, eta oraindik illun daga. - Bai. Zurekin bat gatoz. Ez det uste ezer aurreratzen degunik. - Presaka, al zerat~? - Ez oraindik. Bazkaltzeko goiz degu. Egun gu- zian zer egin ez dakigula, aspertu gera oraintxe. - Ez bazerate Iotsatzen beiñepein aman arlote onekin, atozte gure sukaldera. Nik emango dizutet, ezkutu ori zabalduko duen giltza. - Txinako muturreraiño joango giñake olako gil– tza baten billa. Sukaldera eraman zituen. Bereala «giltza» ori es- 147
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz