BCCCAP00000000000000000001791
A uziaren giltza eldu izan banio, «otx!» bat esateko ere kemenik etzuen izango. - Zu espetxean zaudela usteko dute oraindik or goian. Txanpain ta guzi ospatu ornen zutela. Berri ori auzoko nekazari batek ala kontatu zidan. - Kukuak oker jo die, bada. Seguru badakigu orren billa dabiltzala: Maritxu ta ni elkarrengandik berezi. - Eta karakol biltzaille ori nor dan badakizute? - Auskalo! Amerikarra berez, diotenez. Onera etorri ta ezin bizirik ikusi zuenean, Don Kosmek, urrikaldu ta bere morroitzat artua izan bear du. - Nik ez nuke beste orrenbeste esango. - Norbaitek zerbait geiago esan al dizu? - Bai. Esan didate, baiña begi auekin ikusi ta gero. Arrazoi ematen diet, baliteke utsegitea baiña. - Len batzuk daldaraka utzi zenituen, eta esaigu– zu ezer geiago badakizun. - Zu, Maritxu, barkatu galdera, baiña etzera Do– ña Isabel jelazko emakume orren alaba. Ez baidau– kazute ezertan ere elkarren antzik. - Ez. Ori nere ama ordekoa da. - Ortan ere aztia izaki zu. - Eta karakol biltzaillea? - Len esan dizugu. Ez dakigu ezertxo ere orren berri. - Ni, berriz, lenengoz ikusi nituen ezkeroztik, zalantzan bizi naiz. - Zalantza ori zertan daukazu? - Karakol biltzailleak Doña Isabelen antz aun- 145
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz