BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari Lantegi artatik beti beartsu bizi bearko zutela ta alde egiñak. Dirua amets ta arrantzatik ezin aberastu. Legorrekoak ere bazeukaten itxasoarekin zer iku– sia. Ameriketa aldera ta andik onuntzako txangoa, bat baiño geiago egiñak noski. Bai naiko naigabeak igaro ere. Askotan, etsitzeraiño. Illabeteak, lekurai– ño ezin iritxirik. Bidean galdu ta ekaitzaren mende, nora etzekitela. Baiña ibilli oiek denak bukatu ziran. Munduko etorkizuna, motxa edo luzea, iritxi zuten. An apal– tzera biltzen ziranak, beiñepein, lur ura atzera ez biurtzeko utzia zeukaten. Elkarrengana biltzean, or– dea, ango gorabeera guziak berritzea atsegin zi– tzaien. Orain, aspaldiko oroigarri bezela, ondo zetor– kien seme-alabei kontatzeko. Alare, etziran zaarrak bakarrik biltzen. Gazteren batzuk ere baziran tartean. Beren etorkizun ori irixteko garraztasunak apari ortan berritzen zituzten, nork baiño nork aundiago– ak. Ez dakigu dena gari garbia izango zan. Urtero kontu berak aztertzen baziran ere, etzien ajolik, jo– andakoak ziralako. Auetan, osasuna zutenak or nonbait bizi ziran, beren diru guzia bide onetik etorria ez bazan ere. Aberastera dijoanak ez baidio beti bere kontzien– tziari begiratzen. Zijoazen guziak, jakiña, etziran aberasten. Amai– ka ezin etorririk geratuko ziran, zerekin etzutelako. Beste askok an uzten dituzte ezurrak. Baiña amets ori etzitzaien palta. Bestela, etziran joango. Beste batzuk -oietan ere barrun beltzekoak, kon– tzientziari gutxi begiratzen diotenak-, lapurreta biu- 14

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz