BCCCAP00000000000000000001791

INDIANOEN APARIA Ondarrabiko ostatu batean zan apari ori, arran– degitik inguru xamar. Ez dakit orain badan. Aspal– dian ez naiz ibilli inguru oiek barrena. Baliteke bota ta aren lekuan beste etxeren batzuk egiñak izatea. Jendea benetan berri zalea daukagu ta Ondarrabiari ere etzaio pakean utzi. Orduan beiñepein an bildu ziran, ez dakit zenbat, baiña zortzi amarren bat indiano, beren apari legea egitera. Izoki ederren bat arrapatu zutela ta uraxe lagun artean jateko asmoan. Bein asi ziran ezkero, oitura bezela artu zuten, patxara ederrean Amerike– ta aldeko gertakariak berrituz. Ostatu txiki artatik itxasoa beiñepein urbil zeuka– ten. Baiña aiek bildu ziran garairako, pake-pakean zegoen <lena. An apaltzen ziran batzuk arrantzale izanak ziran, eta ango kai ta arrandegiko berri ondo ikasiak. Ori <lena indiano aientzat gogoangarria zan, ba– da, apaltzera zetozen aietako batzuk, len esan degun bezela, itxas zabal artan arrantzan ibilliak baiziran. 13

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz