BCCCAP00000000000000000001791
Joxepa Umore oneko, alai, iztun ta baikorra, azti bezela ere denak zabaltzen zioten biotza. Sendi askotako negar ta mixeriak ondo asko ezagutzen zituen. Asarre gaiztoak ekartzen dituen oitura kaxkar bat badute batzuek: batean ikusi ta entzuna bestean kon– tatu. Ona bada, or nonbait. Txarra bada, sumintzen ditu biotzak. Ortan erne ibiltzen zan Joxepa. Berri– txu xamarra izanagatik, etzitzaion auzoetan entzuna edo berari kontatua jalkiko. Mendirako ateraldi batean, belar biltzen zebille– la, bide txigor baten ondoan, aizeak leioren batetik eramana noski, erderaz idatzitako eskutitz !abur bat arkitu zuen. Arratseko intzak zerbait bustia eta tinta zabaldu xamarra, baiña aixa irakurtzeko moduan, eta galdu berria noski. Bein irakurri zuenean, ezin zituen begiak andik kendu. Erderaz idatzia, baiña Joxepak lardaskatzen ba– zekien, etorkiñekin ikasia. Bere izen ta guzi eginda– ko eskutitza, egitazkoa izango alzan? Nori egin zion ori? Benetan estraiñoa ta Joxepari zer pentsatua ematen ziona. - Nork idatzi ote du au? Zalantzarik gabe ema– kumeak, Mercedes Rati da izenpetu duena beiñepein ta. Eta nori egiña? Benetan maitemindua dagoen gizon bati, Antonio Vargas izenekoa. Erdalerritik, ziur asko Ameriketatik, nondik ez badu jartzen ere. Berri geiago jakin gabe, zertarako egiña zegoen ezin ziteken igerri. Baiña bazirudien norbait iltzera beartu nai zuela bere maitalea; eta, Joxeparen iritziz, biak ezkonduak ziran edo elkarrekin maitekeritan ibilliak beiñepein. Txuxenean etxera eraman ta bere gelan gorde zuen, ondo legortu arte. Eriotz gaiztoren bat esta!- 11
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz